lunes, 1 de octubre de 2012

D- PINTXOS Taldea!!!

D-PINTXOS taldea 2009ko otsailean sortu genuen Legazpin. Talde asko eta asko bezala bertsioak egiten hasi ginen. Hala ere beti ahalegindu izan gera bertsioei gure ikutu pertsonala ematen tronpeta eta tronboia gehituz. Hiru urte ta erdi beranduago gure lehen lana aurkezten gatoz, ZAZPIAK BAT.







jueves, 27 de septiembre de 2012

GAUR EZ taldea!!!

Baziren behin, 2006. urtearen buruan, aurreko talde bat atzean utzirik, beste lurralde batzuetatik eramango zien bide berri bati ekin zioten Xabi (baxua eta koroak), Alfredo (kitarra) eta Patxi (bateria) izeneko hiru gazte. Handik gutxira Idoia (kitarra) batu zitzaien abentrua ezezagun bezain motibagarri honetara eta azkenik, Barukeren (ahotsa=oihuak) eransketarekin handitu zuten familia. Bi urte luzez txisteak, afariak eta izerdiak Larrageta cityko lokalean elkarbanatu ondoren, mundura irteteko erabakia hartu zuten denbora horretan suabe-suabe egosten joan ziren abestiak ezagutzera emateko asmoz. Guztira lau kontzertu eskeini zituzten Patxik eta Barukek, bizitzaren egoera ezberdinengatik, taldea uztea erabaki aurretik. Baina tristuraren ostean poztasuna heldu zen Julen (batería) eta Juleren (ahotsa) etorrerarekin, eta hauekin batera aldaketak taldearen musika estiloan, erritmo sendoagoekin eta nahitaezko melodia aldaketekin. Aire fresko berrien energiak bultzatuta, beraien ohiko erritmo caribetarra gainditu eta gogotsu ekin zioten lanari, abesti berriak sortuz eta 2010ean berriro ere Napar eszenatoki ezberdinak aztoratuz.


azken lana!! Ezinegon:



www.gaurez.com

lunes, 17 de septiembre de 2012

Frantzeska taldea!!!

Frantzeska, bilbotik, Musika talde Euskaldune!! Punk musika egiten dabe. Oin dala urte bat lehen maketa grabatu zuten eta orain bigarrena grabetako prest daude!!


jueves, 5 de julio de 2012

Casus Belli talde Mundakarra!!!

Casus Belli taldea Mundakan sortu zen 2011ko udan. Bi Mundakar eta Bermeotar batek, zer egin galdezka talde bat sortzea erabaki zuten. Sua piztu zen Mundakan eta mamu batek inguruko herri eta leku guztiak dantzan jarri nahi zituen. Plazak dantzan eta jendea lurretik izerditan utzita badira zenbait gau talde gaztearen bizkarrean. Hirukoteak maketa bat argitaratu zuen Apirilean baina beraien esanetan hau hasi baino ez da egin, beraiena zuzenekoa da. Guda garraxia berriro iztuliko delakoan daude, eta garai zantarrak baita. Aurretik gaztetxe, antzoki zein plazetan zenbait kontzertu badituzte ere, beraien lehen diska grabatzea da helburua, eta ez dute asko itxaron nahi. Jendearen belarrietara heldu nahi du indartsu datorren kostako taldeak, adi egon seinaleari !

Jarraitu Facebook-en!!!








viernes, 22 de junio de 2012

CLARISSE!! TALDE BERRIA GURE ARTEAN!!!


Maiatzaren 2007tik aurrera, Estibaliz eta Miguel Moyanok , Clarisse taldearen lehenengo abestiak konposatu zituzten. Albaro Alonso eta Javier Martin taldera batzerakoan, entzaiuak eta lehenengo zuzenak iritzi ziren, eta honekin batera Clarissen estiloa.

2009ko abenduan, 6 abestiren grabaketa egin zuten Tio pete estudioetan eta kritika oso onak izan zituen lan honek. Clarisse lanean jarraitzen du 2011ko martxoak arte, Dekker Events promotoreaz lehen diska grabatu arte Garate estudioetan. Hemendik aurrera etorkizun eder bat geratzen da…