miércoles, 28 de noviembre de 2012

ERO taldearen diska berria!!! AIREAN MUGAK


lunes, 26 de noviembre de 2012

VIETATO PENSARE!!! Talde berri bat gure artean!!


Duela urte batzuk ekin genion gure bideari, Deustuko gazte talde batek bere zaletasuna zen rock musikan murgiltzea erabaki zuenean. Gaztetxo talde horren lehen urratsetatik, amorrua ta ametsengatik borrokatzeko grina geratzen da.
Gure musikak eboluzioan jarraitzen du Reincidentes, La Polla edota Piperrak bezalako joera argietatik beste musika estilo batzuetara, abeslea ta koroak tartekatzeak akordeoiak eskaintzen dituen soinuei batuz, taldea punk doinuetatik rock melodikoenera eramanez.
2011an kaleratu genuen gure lehen maketa, web guneko Deskargak atalean dohainik jaitsi dezakezuna.
Gaur egun 5 kidez osatutako taldea dugu: Irantzu (ahotsa), Gaizka (gitarra), Iker (gitarra), Xabier (akordeoia) ta Jabi (bateria).
Kontzertuetan ikusiko dugu elkar! 




www.vietatopensare.com

KASERNARAT gure artean!!!

"Kasernarat Irun eta Orereta arteko bikote akustikoa da. Edo ez. Batzuetan hirukote ere badelako, hego-haizearen arabera. Batez ere punkak, rock’n’rollak, psychobillyak eta tankerako doinuek heziak taldekideak, oraingoan melodia gordinago horietatik urrunxeago, sustraiak erabat ahantzi gabe beti ere. 

Kikiel baxuan, Espinete “bonbo-kaxa-txastonarekin” eta Eneritz ahotsa eta gitarrarekin. Edo best
e tramankulu batzuekin, batzuetan.

2012ko abuztuan, denboraren bankuari esker Petruska Recordsekin grabatu zuten beren lehen lana, urte bereko azaroan aurkeztua."

Banaramate atxilo Kasernarat.