miércoles, 28 de noviembre de 2012

ERO taldearen diska berria!!! AIREAN MUGAK


lunes, 26 de noviembre de 2012

VIETATO PENSARE!!! Talde berri bat gure artean!!


Duela urte batzuk ekin genion gure bideari, Deustuko gazte talde batek bere zaletasuna zen rock musikan murgiltzea erabaki zuenean. Gaztetxo talde horren lehen urratsetatik, amorrua ta ametsengatik borrokatzeko grina geratzen da.
Gure musikak eboluzioan jarraitzen du Reincidentes, La Polla edota Piperrak bezalako joera argietatik beste musika estilo batzuetara, abeslea ta koroak tartekatzeak akordeoiak eskaintzen dituen soinuei batuz, taldea punk doinuetatik rock melodikoenera eramanez.
2011an kaleratu genuen gure lehen maketa, web guneko Deskargak atalean dohainik jaitsi dezakezuna.
Gaur egun 5 kidez osatutako taldea dugu: Irantzu (ahotsa), Gaizka (gitarra), Iker (gitarra), Xabier (akordeoia) ta Jabi (bateria).
Kontzertuetan ikusiko dugu elkar! 




www.vietatopensare.com

KASERNARAT gure artean!!!

"Kasernarat Irun eta Orereta arteko bikote akustikoa da. Edo ez. Batzuetan hirukote ere badelako, hego-haizearen arabera. Batez ere punkak, rock’n’rollak, psychobillyak eta tankerako doinuek heziak taldekideak, oraingoan melodia gordinago horietatik urrunxeago, sustraiak erabat ahantzi gabe beti ere. 

Kikiel baxuan, Espinete “bonbo-kaxa-txastonarekin” eta Eneritz ahotsa eta gitarrarekin. Edo best
e tramankulu batzuekin, batzuetan.

2012ko abuztuan, denboraren bankuari esker Petruska Recordsekin grabatu zuten beren lehen lana, urte bereko azaroan aurkeztua."

Banaramate atxilo Kasernarat.









miércoles, 31 de octubre de 2012

Elkarrizketa Oihana Arsuagari!!!

1 .- Noiztik zabiz abesten edo zenbat urterekin? 

Egia esan txikitatik nabi abesten, beti gustatu izan zait nire ustetan ume guztiieri bezela. Nik uste hitz egiten hasi baino lehen asi intzela kantatzen jajaj

2 .- Musika ikasketak hartu dituzu eta hartzen zabiz?

Bai, txikitan onostio konserbatorioan egon nintzen solfeo eta gitarra ematen, baina handitzen nijoan einean ez zidan denborarik ematen beraz, usurbilgo, nire herriko musika eskolan jarraitu nuen gitarrarekin. 


3 .- non eman zenuen zure lehengo kontzertua?

Ba ondo oroitzen banaiz, donostiako udaletxean izan zen, gitarra klasikaren txapelketa batean, baina kontzertuak kontzertuak nire herriko kultur etxean.

4 .- Zein esan leike dela zure estilo musikala?

Egia esan ez dut estilo zehatzik, denetik gustatze zait, baina gehienak kanta melodikoak.



martes, 23 de octubre de 2012

Elkarrizketa Leire Gotxiri!!!!

1 .- Noiztik zabiz abesten edo zenbat urterekin? 

Gutxi gora behera uste dot berba eitzen ikasi eta urte gutxira hasi nintzela abesten. Txikitatik egon izan naiz abesten baina orain inoiz baino gehiago nabil. Txikitatik daukat abesteko amets hori eta oraindik indarrez jarraitzen du jajaja!


2 .- Musika ikasketak hartu dituzu eta hartzen zabiz?


Bai, 5 urte nituenean hasi nintzen musika munduko eskolak hartzen, urte haietan jokoak baino ez ziren arren, gaur arte jarraitu dut ikasten eta gaur egun musika ikasten jarraitzen dut. Gitarra klaseak hartzen hasi naiz, lehen nekiena neuk ikasi zelako, eta pianoko azterketak egiten ditut. Elementala badaukat, eta orain grado medioko bigarren mailan nago pianoan. Solfeo klaseak hartzen ditut eta Bermeoko Izaro Abesbatzan nago.


3 .- non eman zenuen zure lehengo kontzertua?


Inoiz abestu dut jende aurrean, baina Leire Gotxi bezala lehen kontzertua Bermeoko jaietan izan zen 2011n. Ez nekien oso ondo nola urtengo zuen, baina beno... familian geundelez ez zuen garrantzi handirik izango zerbait txarto irteten bazen jaja! Lameran izan zen irailaren 17an, gazte egunean, beste talde askorekin batera.


4 .- Zein esan leike dela zure estilo musikala?


Abestiak egiten hasi nintzenean pop estiloa zen batez ere egiten nuena nire ustez. Baina, musika desberdinen eragina dauukat, eta ez zait gustatzen estilo batekoa naizela esatea gustatzen. Estilo desberdin asko abestuko nituzke baina hori bai batez ere pop, country eta soul estiloak dira nire gogokoenak.



domingo, 14 de octubre de 2012

DDIK Taldea!!!!

 DDIK taldea Irun eta Hondarribiako 6 gaztek ( 3 neska eta 3 mutilek) osatzen dugu. Gazteleraz eta euskarazko rock abestiak egiten ditugula esan daiteke, eta otsaila geroztik gabiltza elkarrekin kaña ematen.Aurretik desegindako In Kasu eta DIK taldeen emaitza gara ( Psilocybeneako bi talde)

 Hurrengo kontzertua Psilocybe ( Hondarribia)n dute, urriaren 20an, ZULOAK taldearekin batera! Hurbildu eta ezagutu!!!!!


jueves, 4 de octubre de 2012

LEIRE GOTXI abeslaria gure artean!!!

Leire Gotxi Bermeotarra batu zaigu gure proiektura!!!! Abeslari ederra, bai euskaraz eta bai ingelesez... Hemen bideo pare bat entzuteko eta disfrutatzeko....



Iragana:


Denbora:

lunes, 1 de octubre de 2012

D- PINTXOS Taldea!!!

D-PINTXOS taldea 2009ko otsailean sortu genuen Legazpin. Talde asko eta asko bezala bertsioak egiten hasi ginen. Hala ere beti ahalegindu izan gera bertsioei gure ikutu pertsonala ematen tronpeta eta tronboia gehituz. Hiru urte ta erdi beranduago gure lehen lana aurkezten gatoz, ZAZPIAK BAT.







jueves, 27 de septiembre de 2012

GAUR EZ taldea!!!

Baziren behin, 2006. urtearen buruan, aurreko talde bat atzean utzirik, beste lurralde batzuetatik eramango zien bide berri bati ekin zioten Xabi (baxua eta koroak), Alfredo (kitarra) eta Patxi (bateria) izeneko hiru gazte. Handik gutxira Idoia (kitarra) batu zitzaien abentrua ezezagun bezain motibagarri honetara eta azkenik, Barukeren (ahotsa=oihuak) eransketarekin handitu zuten familia. Bi urte luzez txisteak, afariak eta izerdiak Larrageta cityko lokalean elkarbanatu ondoren, mundura irteteko erabakia hartu zuten denbora horretan suabe-suabe egosten joan ziren abestiak ezagutzera emateko asmoz. Guztira lau kontzertu eskeini zituzten Patxik eta Barukek, bizitzaren egoera ezberdinengatik, taldea uztea erabaki aurretik. Baina tristuraren ostean poztasuna heldu zen Julen (batería) eta Juleren (ahotsa) etorrerarekin, eta hauekin batera aldaketak taldearen musika estiloan, erritmo sendoagoekin eta nahitaezko melodia aldaketekin. Aire fresko berrien energiak bultzatuta, beraien ohiko erritmo caribetarra gainditu eta gogotsu ekin zioten lanari, abesti berriak sortuz eta 2010ean berriro ere Napar eszenatoki ezberdinak aztoratuz.


azken lana!! Ezinegon:



www.gaurez.com

lunes, 17 de septiembre de 2012

Frantzeska taldea!!!

Frantzeska, bilbotik, Musika talde Euskaldune!! Punk musika egiten dabe. Oin dala urte bat lehen maketa grabatu zuten eta orain bigarrena grabetako prest daude!!


jueves, 5 de julio de 2012

Casus Belli talde Mundakarra!!!

Casus Belli taldea Mundakan sortu zen 2011ko udan. Bi Mundakar eta Bermeotar batek, zer egin galdezka talde bat sortzea erabaki zuten. Sua piztu zen Mundakan eta mamu batek inguruko herri eta leku guztiak dantzan jarri nahi zituen. Plazak dantzan eta jendea lurretik izerditan utzita badira zenbait gau talde gaztearen bizkarrean. Hirukoteak maketa bat argitaratu zuen Apirilean baina beraien esanetan hau hasi baino ez da egin, beraiena zuzenekoa da. Guda garraxia berriro iztuliko delakoan daude, eta garai zantarrak baita. Aurretik gaztetxe, antzoki zein plazetan zenbait kontzertu badituzte ere, beraien lehen diska grabatzea da helburua, eta ez dute asko itxaron nahi. Jendearen belarrietara heldu nahi du indartsu datorren kostako taldeak, adi egon seinaleari !

Jarraitu Facebook-en!!!








viernes, 22 de junio de 2012

CLARISSE!! TALDE BERRIA GURE ARTEAN!!!


Maiatzaren 2007tik aurrera, Estibaliz eta Miguel Moyanok , Clarisse taldearen lehenengo abestiak konposatu zituzten. Albaro Alonso eta Javier Martin taldera batzerakoan, entzaiuak eta lehenengo zuzenak iritzi ziren, eta honekin batera Clarissen estiloa.

2009ko abenduan, 6 abestiren grabaketa egin zuten Tio pete estudioetan eta kritika oso onak izan zituen lan honek. Clarisse lanean jarraitzen du 2011ko martxoak arte, Dekker Events promotoreaz lehen diska grabatu arte Garate estudioetan. Hemendik aurrera etorkizun eder bat geratzen da…




martes, 12 de junio de 2012

Deiedra rebel folk taldea!!


Deiedra es una de la únicas bandas en la zona de la margen izquierda del Nervión y alrededores que mezcla la música tradicional irish/scottish y old time americano. Letras llenas de sentimientos, vivencias, batallas y causas perdidas... donde cualquier foraster@ ve reflejado su rostro.
En ellas encontramos desde la canciones más "taberneras y festivas", poderosas baladas, temas de sesión al más puro estilo de esos pubs con aroma a madera y también esos temas donde los forajidos, los sin ley relatan sus hazañas.
El cuerpo percusivo y rítmico lo pone Urritz con su bodhran (el latido de los países Celtas), Sergio se encarga de dar color y pasión con sus whistles y flauta travesera, Hibai los lleva con su guitarra acústica y rítmicas folkies cerrando cada tema y composición con su "voz tenor" reinventándose en cada historia.
En ellos pesan las voces de esos primeros The Dubliners, las percusiones de Flook o las cálidas melodías de Chieftains y Lunasa, con un toque más "asilvestrado y personal".

Deiedra es una banda flexible, en el sentido de que actúan tanto en la cercanía de una taberna, en salas, grandes escenarios, en la calle... un buen puñado de actuaciones lo avalan.





lunes, 11 de junio de 2012

Tommy Gun (TMG) - Santurtziko Punk-Rockers

Txarli (Ahotsa), Xabi (Gitarra), Beñat (Baxua) eta K Jauna (Bateria), hasierako formazioak, La Kelo Gaztetxean 2010 bukaeran eman zioten hasiera beraien ibilbideari; duela gutxi kide berri bat batu zaie, Kaiet (kitarra).


“Koherentzia, konpromisoa eta borroka” direnez Tommy Gun-en ibilbidea definitzen dituzten hitzak, Ezkerraldeak jaiotzen ikuzi dituen hainbat Punk/Rock talde alternatiboen zerrenda luzean gehitzea lortu dute.


Eragin desberdinetatik abiatuz (Oi ingeles klasikotik, Kaliforniako Punk/Rock-ararte), talde gazte honek bere estilo propioa finkatzea lortu du nahiz eta baliabide mugatuak izan eta beti jarrera apal batekin.


Beraien debutaren ostean, 2011ko Apirilean, taldeak lehenengo maketa argitaratu zuten, “Garage´s Hits”, kritika onak jaso zituena, nahiz eta baldintza eskasetan grabatua egon. Hainbat kontzertu eta lan askoren ostean,
beraien lehen estudio lana editatzetik hurbilago daude.





jueves, 7 de junio de 2012

Maialen gurbindo, abesti ederra!!! "Si me regalas tu encanto"


Lauroba taldeak disko berria kaleratu du


Lauroba taldeak disko berria kaleratu du; Iglu bat basamortuan (Oihuka). Ane Bastida(Azpeitia, 1987) Lauroba musika taldeko baxu jotzailea da, eta diskoaren emaitzarekin "oso gustura" gelditu dela esan du: "Hasieran genituen kantak asko aldatu dira estudiotik bueltan, eta oso gustura gaude emaitzarekin".
2011ko maiatz aldean hasi ziren diskoa grabatzen eta urtebetera kaleratu dute. Grabazioa Pottoko estudioan egin dute, Fredy Pelaez teknikariarekin. Hamahiru abestik osatzen dute diskoa, eta Bastidak esan duenez, "zortzi bat estilotako kantak daude bertan". "Power-pop doinuetatik hasi eta baladetaraino aurkitu daitezke. Denetik dago diskoan", esan du. Gainera, hainbat kolaborazio izan dituzte. Besteak beste, Zea Mays taldeko abeslari Aiora Renteriak Ez zaudenetik abestia grabatu du. Gainera, beste hainbat musikariren kolaborazioak ere izan dituzte diskoa grabatzerakoan.
Pare bat urte daramatza Bastidak Lauroba taldean, eta "oso gustura", baina "oraindik ohitu gabe dagoela" esan du: "Kontzertu bukaeran-eta jendea argazkiak ateratzera edo sinadurak eskatzera etortzen da, eta oraindik ez nago horretara ohituta. Dena dela, ari naiz pixkanaka horretara ere egiten".
Iglu bat basamortuan diskoaren aurkezpena hilaren 26an egingo dute Donostiako Dokan, eta Bastidak jakinarazi duenez, "beste hainbat kontzertu ere lotuta ditugu dagoeneko".

Oihana Arsuaga

Abeslari gazte eta ederra!!!


ERO lehen zuzenekoa


Gauak eman didana- JARE


Jare Taldearen Making Off Ainhoa Cantalapiedrarekin!!

JARE taldearen Making Off!!!


Maialen Gurbindo

Abezlari berri bat aurkitu dugu!! Maialen Gurbindo du izena!! entzun eta disfrutatu!!!