lunes, 26 de noviembre de 2012

VIETATO PENSARE!!! Talde berri bat gure artean!!


Duela urte batzuk ekin genion gure bideari, Deustuko gazte talde batek bere zaletasuna zen rock musikan murgiltzea erabaki zuenean. Gaztetxo talde horren lehen urratsetatik, amorrua ta ametsengatik borrokatzeko grina geratzen da.
Gure musikak eboluzioan jarraitzen du Reincidentes, La Polla edota Piperrak bezalako joera argietatik beste musika estilo batzuetara, abeslea ta koroak tartekatzeak akordeoiak eskaintzen dituen soinuei batuz, taldea punk doinuetatik rock melodikoenera eramanez.
2011an kaleratu genuen gure lehen maketa, web guneko Deskargak atalean dohainik jaitsi dezakezuna.
Gaur egun 5 kidez osatutako taldea dugu: Irantzu (ahotsa), Gaizka (gitarra), Iker (gitarra), Xabier (akordeoia) ta Jabi (bateria).
Kontzertuetan ikusiko dugu elkar! 




www.vietatopensare.com

No hay comentarios:

Iritzia eman