martes, 23 de octubre de 2012

Elkarrizketa Leire Gotxiri!!!!

1 .- Noiztik zabiz abesten edo zenbat urterekin? 

Gutxi gora behera uste dot berba eitzen ikasi eta urte gutxira hasi nintzela abesten. Txikitatik egon izan naiz abesten baina orain inoiz baino gehiago nabil. Txikitatik daukat abesteko amets hori eta oraindik indarrez jarraitzen du jajaja!


2 .- Musika ikasketak hartu dituzu eta hartzen zabiz?


Bai, 5 urte nituenean hasi nintzen musika munduko eskolak hartzen, urte haietan jokoak baino ez ziren arren, gaur arte jarraitu dut ikasten eta gaur egun musika ikasten jarraitzen dut. Gitarra klaseak hartzen hasi naiz, lehen nekiena neuk ikasi zelako, eta pianoko azterketak egiten ditut. Elementala badaukat, eta orain grado medioko bigarren mailan nago pianoan. Solfeo klaseak hartzen ditut eta Bermeoko Izaro Abesbatzan nago.


3 .- non eman zenuen zure lehengo kontzertua?


Inoiz abestu dut jende aurrean, baina Leire Gotxi bezala lehen kontzertua Bermeoko jaietan izan zen 2011n. Ez nekien oso ondo nola urtengo zuen, baina beno... familian geundelez ez zuen garrantzi handirik izango zerbait txarto irteten bazen jaja! Lameran izan zen irailaren 17an, gazte egunean, beste talde askorekin batera.


4 .- Zein esan leike dela zure estilo musikala?


Abestiak egiten hasi nintzenean pop estiloa zen batez ere egiten nuena nire ustez. Baina, musika desberdinen eragina dauukat, eta ez zait gustatzen estilo batekoa naizela esatea gustatzen. Estilo desberdin asko abestuko nituzke baina hori bai batez ere pop, country eta soul estiloak dira nire gogokoenak.






5 .- Noraino gustatuko litzaizuke iriztea musika munduan?

Musika munduen nire helburua ahalik eta musika gehien sortzea da. Eta musika hori jendeak entzun ahal izatea, euren eskuetara heltzea. Jendeak zure musika entzutea edo jakitea gauzarik politenetarikoa dela uste dut. Horrek askotan famatua izatera eramaten zaitu eta egia izan niri gustatuko litzaidake, batez ere, gero eta famatuago izan orduan eta jende gehiagoren playlistean egongo baitzara ajajjajaja! Hurrun iritsi nahi dut, euskal herri, espainia eta mundu mailararte (ia ezinezkoa den arren jajaja)


Orain pixkat ezagutzeko...


 6.- Non jaioa zara eta zenbat urte dekozuz?


Bermeon jaio naiz eta familia osoa dut bertokoa. 17 urte bete ditut abuztuan.


 7.- Abeslari edo talde gustokoena?


Abeslari eta talde piloa ditut gustoko. Taldeen artean, destakatzekoa da ken zazpi, influentzia izan delako batez ere, gero Dixie Chicks edo The Beatles, Sum 41... Eta abeslarien artean gehiago dira, destakatzeko agian ADELE jarriko nuke, neska oso jatorra ematen duela ere egia da. Gero Colbie Caillat, Whitney Houston, Ronan Keating, John Mayer, Taylor Swift, Lilly Allen, Norah Jones, Pablo Alboran, Mariah Carey, Leona Lewis, Brad Paisley, Emeli Sandé, LeAnn Rimes, Avril Lavigne, Carrie Underwood eta askoz gehiago... Baii asko asko... jajjaaja!


 8.- Musikaz aparte... beste gustokorik?


Ba betikoa, lagunekin parrandan irtetea ezinbestekoa da adibidez! Jajaja... jatea asko gustatzen zait baita (kontrolatuta noski)! jajajjaaj ! Irakurtzea, asko irakurtzen dut,  eta idatzi ere bai, sentipenak eta abar... Baina batez ere musikan dago zentratua nire bizitza 

No hay comentarios:

Iritzia eman