miércoles, 31 de octubre de 2012

Elkarrizketa Oihana Arsuagari!!!

1 .- Noiztik zabiz abesten edo zenbat urterekin? 

Egia esan txikitatik nabi abesten, beti gustatu izan zait nire ustetan ume guztiieri bezela. Nik uste hitz egiten hasi baino lehen asi intzela kantatzen jajaj

2 .- Musika ikasketak hartu dituzu eta hartzen zabiz?

Bai, txikitan onostio konserbatorioan egon nintzen solfeo eta gitarra ematen, baina handitzen nijoan einean ez zidan denborarik ematen beraz, usurbilgo, nire herriko musika eskolan jarraitu nuen gitarrarekin. 


3 .- non eman zenuen zure lehengo kontzertua?

Ba ondo oroitzen banaiz, donostiako udaletxean izan zen, gitarra klasikaren txapelketa batean, baina kontzertuak kontzertuak nire herriko kultur etxean.

4 .- Zein esan leike dela zure estilo musikala?

Egia esan ez dut estilo zehatzik, denetik gustatze zait, baina gehienak kanta melodikoak.





5 .- Noraino gustatuko litzaizuke iriztea musika munduan?

Nire taldea sortuz, euskal herri osoan kantuan ibiltzea eta ahal izan ezgero urrutian ere jotzea, baina hori bai, beti musika biziz.

Orain pixkat ezagutzeko...

6.- Non jaioa zara eta zenbat urte dekozuz?

Usurbilen jaiotako 18 urteko neska bat naiz

7.- Abeslari edo talde gustokoena?

Asko daude, beti klasikoak oso gustuko ditut, elvis presley, witney hiuston, eric clapton...baina euskal musikan ken zazpi , lauroba, eta orain berri deskubritu dudan enkore taldea ere.

8.- Musikaz aparte... beste gustokorik?

Bai, dantza oso gustuko dut, gimnasia ritmikako irakasle eta ikaslea naiz, estetika ere asko gustatzen zait baita argazkigintza ere.

No hay comentarios:

Iritzia eman